ITSASOA LAINO DAGO

 

Herrikoia

 

Itsasoa laino dago
Baionako barraraino:
Nik zu zaitut maiteago
xoriak bere umiak baino.

Aita gutaz oroit dago
lainopean gaueraino.
Nik zu zaitut maiteago
arraintxoek ura baino!

Afaria sutan dago
bero-beroa sarridino.
Nik zu zaitut maiteago
egur onak sua baino.

Izar xuriz mila dago
iparretik hegoraino.
Nik zu zaitut maiteago
ilargiak gaua baino.

Lo egizu, egizu lo
deskantsuan bihar artio.
Nik zu zaitut maiteago
gau beltzean loa baino.

Orai haurra hor lo dago,
Lo egizu, aingeruno.
Nik zu zaitut maiteago
zure aitak nihaur baino.