BIZIAREN ITSASONTZIA

 

Sortzen garenean, gure biziaren

itsasontzi hauskorrean igotzen gara,

eta gure gurasoak gurutzatzen,

ustez betirako batuta gaudela.

 

Alta egun batez, kaia bazter batetan,

jausiko dira, gu utziz bakarrikan

segitzen gure bidaia, gure bidea,

utzirik huts handiari tokia.

 

Denbora pasatzen dagoen bitartean,

jendeak dira itsasontzian igoko,

inportanteak izanen direnak,

haurrak, lagunak eta amodio.

 

Bidaia hau alaitasunez beteko da,

Tristuraz, penaz eta kolpez tarteka,

dudak, segurtasunak sortuko dira,

agurrak, goraintziak hor izanen dira.

 

Bidaia ona nahi badugu ezagutu,

denekin beharko dugu konpondu,

gure hoberena eskaini, zabaldu,

noiztenka ere onartu ta barkatu.

 

Badakigu guk ere beharko dugula,

egun batez jautsi kai batetara,

utziz ahal bada oroitzapen ona,

bihar segituko dutenei bidaia .

 

Milesker zuri, nerekin egon zirena,

elkarrekin bidaiatu dugulako,

neretzat azken kaia bada agertuko,

plazera izan da zu ezagutzea.