BISITA GIDATUA: TRADIZIO MODERNO BAT

2024ko urtarrilaren 25ean, BilbaoArtek bisita gidatua eskainiko du 19:00etan, «Tradizio moderno bat» erakusketaren komisarioarekin, Javier González de Durana. Parte-hartzea librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

Erakusketaren komisario eta inaugurazioko lehen erakusketa hau osatzen duten piezen hautaketaren arduradunak, bertaratutako publikoarekin batera, BilbaoArte Fundazioaren bildumaren berrikuspen historizista egiteko erabili dituen gakoetako batzuk azalduko ditu.

Bilduma osatzen duten 600 pieza guztien %5eko hautaketa, aurreko belaunaldiek oinordetzan hartutako patroiak hautsiz tradizioak berritu direla erakusten dutenak. Guztira hogeita hamar bat artista, gutxienez bi belaunalditakoak, interes eta kezka — artistikoak, kontzeptualak, estilistikoak, formalak, intelektualak — dituzten bi belaunalditakoak, BilbaoArte ekoizpen artistikoko zentroaren hogeita bost urteetan sortutako bilduma honen berezitasunaren isla direnak.

Informazio praktikoa:

Data: urtarrilak 25, osteguna

Ordua: 19:00etan

Iraupena: 45 min.

Hizkuntza: gaztelania

Lekua: URIBITARTE40 aretoa

(Uribitarte pasealekua, 40. 48009 Bilbao).

Sarrera librea lekua bete arte.