XALIMEN HIRIA

Fito Rodriguez

Testu honek hitza eman nahi dio literatura-proposamen bati, non arrazoiaren eta sentimenduaren bidez, Palestinaren eta Israelen inguruko istorio txikiak dramatikoki kontatzeko bidexkak egon, badauden. Arkeologiatik gerrara, moralaren mugetatik gure portaera kolektiboen zentzugabekeriaraino doan kontakizuna da hauxe, beraz. Politikaz harago, literatura ere “askapenerako” tresna eraginkorra izan daitekeelakoan.