IHURTZIRIAREN TENOREA

 

Orain bakearen artisauak,

dira aldiro kondenatuak.

Euskal Herrian ari bazira,

bakea defenditu nahian,

frantses justiziaren aurka,

zira sartzen, joko bihurrian.

Bakea ez bada beraiena,

ezin dute onartu, ez da ona.

 

Bakean utz gaitzazue,

zuen etengabeko errepresioa,

aurpegian lehertuko zaizue,

herri zapaldua zutituko da!

 

Hizkuntza doi-doi onartua da,

baxoa, brebeta frantsesez dira,

ez da aski izanen purruxkak

eskuzabalez eskaintzea,

erranez nahikoa izanen dela,

zuzenbide egoeran gaudela,

arau guztiak berdinak direla,

guretzat ta denentzat direla.

 

Bakean utz gaitzazue,

zuen etengabeko errepresioa,

aurpegian lehertuko zaizue,

herri zapaldua zutituko da!

 

Berriro gau urdinak piztuko dira,

bigarren etxeak erreko dira,

gauak sutan argituko dira,

errautsen usaina zabalduko da.

Ihurtzuria entzuten denean,

beldurra da sartzen orduan,

errespetua irabaztekotan,

lurra goaz defenditzekotan.