ZORIEN BIDEGURUTZEA

 

Zorien bidegurutzea da,

ta gure topaketen segida,

eraikitzen gaituztenak dira.

Horiei esker gaur naiz, naizena!

 

Zalantzak ere izan badira,

nekea sortu ere izana,

haserrea maiz hor agertzen da,

momentu zailak pasatu dira.

 

Itxaropena urrun ez bada,

horretan sinetsi behar da,

bizitza pizten goratzen gaitu,

gatza, piperra ematen digu.

 

Gure amalurrak sortu gintuen,

haizeak moldatu gintuen,

suak indarberritu gintuen,

urak kontsolatu gintuen.

 

Etorkizuna da gurea,

goazen jarioarekin,

ilusioa da gurekin.

Bideak idekiak dira.

 

Itxaropena urrun ez bada,

horretan sinetsi behar da,

bizitza pizten goratzen gaitu,

gatza, piperra ematen digu.

 

Gure amalurrak sortu gintuen,

haizeak moldatu gintuen,

suak indarberritu gintuen,

urak kontsolatu gintuen.