GARAZI AIZKORBE ESCRICHE

 

Garazi Aizkorbe NUPeko ikaslea

CREUPeko zuzendaritza batzorde berriko buruorde aukeratu dute

 

Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkarien Koordinakundeak

31 campusetako milioi bat ikasle ordezkatzen ditu

 

Garazi Aizkorbe Escriche, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko Unibertsitate Masterreko lehen ikasmailako ikaslea, Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkarien Koordinakundeko (CREUP)[1] antolakuntzako buruorde berria da. Estatuko elkarte horrek 31 campusetako milioi bat ikasle baino gehiago ordezkatzen ditu. Elkartearen 75. Ohiko Batzar Nagusian izendatu zuten. Batzarra Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Gasteizko campusean egin zen.

Alfonso Campuzano Jiménez buru zuen hautagai-zerrendak (Sevillako Unibertsitatea) gehiengo osoa lortu zuen lehen bozketan. CREUPeko zuzendaritza batzorde berriak hiru buruordetza ditu: antolakuntzakoa NUPeko ikaslearen esku dago, eta, horrez gain, harreman instituzionaletako buruordetza ere badago, Germán Gutiérrez Oeoren esku (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa), eta unibertsitate politikarena, Jorge Lahoz Gómezentzat. Honako hauek dira gainerako kideak: César González Gamonal (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), idazkari exekutiboa; Carmen Pérez Campillo (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea), altxortzaina; eta María de los Ángeles Guzmán Moreno (Jaengo Unibertsitatea), komunikazio-zuzendaritzaren buru.

Garazi Aizkorbe Escriche (Añorbe, Nafarroa, 1998) masterra egin baino lehen Zuzenbidean graduatu zen NUPen, eta 2021eko azarotik erakunde akademikoko Ikasleen Kontseiluko idazkaria da, eta aurretik Zientzia Juridikoen Fakultateko batzordekidea izan zen ikasleak ordezkatuz.

 

Argazkia:

Garazi Aizkorbe Escriche, Luis Martínez Gómizekin batera,

NUPeko Ikasleen Kontseiluko burua, CREUPek egindako bileran.

 

 

 

[1] https://www.creup.es/