Garai nahasiotan bereziki, mundua errateko aditzen bila gabiltza itzultzaileok. Lanean dihardugu, etengabe ikasten eta gogoeta egiten.
Eta lan eta gogoeta horren puska bat dakargu aurtengo aldizkarira: 19 egile eta 19 artikulu bildu ditugu aurten guztira.
Ohi bezala, elkarrizketa bat, literatura itzuliari buruzko artikuluak, ikus-entzunezko itzulpenaren zipriztin batzuk, adimen artifiziala hizpide duten artikuluak, itzulpen-hautu batzuen azterketak…
