Albisteak


DONEZTEBE

“Casino” elkarteak Avelino Mitxeo lehendakari hautatu du.


ELINBERRI

Edu Zabala Garagartza-ren agiri berria irakurgai.


“ZIZPA”

Baionako gaztetxe berria Herriko Etxearen aitzinean kokaturik dago, Atturri ibaiaren eskuin aldean, hain zuzen ere jaun done Izpiritu auzoko Lesseps izeneko karrikan, 7. zenbakian.


ARAIA

Jaietako komisioak batzar deialdia egin du, otsailak 12-an arratsaldeko 18:30-etan Asparrenako udalan.


GAUBEA

Enpresa berriei diru-laguntza emateko deialdia ireki da. Informazio gehiagorako: https://www.araba.eus/botha/Boletines/2016/020/2016_020_00426_E.pdf


AMOREBIETA – ETXANO

Bizkaiko XXXII. erakusleihoen lehiaketako onenaren saria Bicis Cañas Bizi dendak irabazi du.


ORDIZIA

Lapurreta egin dute Amets Bide dantza taldearen lokalean.


LIZARRA

“Izarra” eraikina gaizki dagoela ohartarazi dute.


LAPURDI, NAFARROA BEHEREA, ZUBEROA

Hondar erroldaren arabera, orotarat, lurralde hauek 308.186 auzokide biltzen dute, hots, duela zazpi bat urte baino hamar mila inguru gehiago.