Albisteak

“URDAZURI”

Lapurdi, Nafarroa Beherea nahiz Zuberoa kontuan hartuz gero, aipatu izena duen Donibane Lohitzuneko eskola “eko-eskola” labela jaso duen lehen eskola dela jakinarazi dute.


GASTEIZ

Udal liburutegietan maiatza bitarte antolatu diren 71 ekitaldietatik, 27 euskaraz izango dira eta 44 gaztelaniaz.


BARAKALDO

Ibarra – Kaldu kultur elkarteak 50 urte betetzen ditu, hori ospatzeko 30 bat kultur jarduera antolatu ditu.



DONEZTEBE

“Casino” elkarteak Avelino Mitxeo lehendakari hautatu du.


ELINBERRI

Edu Zabala Garagartza-ren agiri berria irakurgai.


“ZIZPA”

Baionako gaztetxe berria Herriko Etxearen aitzinean kokaturik dago, Atturri ibaiaren eskuin aldean, hain zuzen ere jaun done Izpiritu auzoko Lesseps izeneko karrikan, 7. zenbakian.


ARAIA

Jaietako komisioak batzar deialdia egin du, otsailak 12-an arratsaldeko 18:30-etan Asparrenako udalan.


GAUBEA

Enpresa berriei diru-laguntza emateko deialdia ireki da. Informazio gehiagorako: https://www.araba.eus/botha/Boletines/2016/020/2016_020_00426_E.pdf


AMOREBIETA – ETXANO

Bizkaiko XXXII. erakusleihoen lehiaketako onenaren saria Bicis Cañas Bizi dendak irabazi du.