Albisteak

ELGOIBAR

Sigma probalekuan eginiko apostuan, Rosa Mari Lejardiren eta Josefa Mugerzaren abereak lehiatu ziren. Lehenengoaren idiak gailendu ziren ordu erdian 48 plaza osatuz. Bigarrenak 45 plaza, hiru zinta eta 6,60 metro osatu zituzten.


IV. GARDATXA EGUNA

Otsailaren 6an Tafallako gazteek ospatuko dute. Erraldoiak, dantzariak, argazkiak, bazkaria, bingoa eta kontzertuak. Bazkari txartelak Txalupa ostatuan nahiz Kolasan.


ELINBERRI

Joseba Aurkenerena Barandiaran-en agiri berria irakurgai.


BAIONA

Eskalada etxeak ateak ireki berri ditu.


OION

Otsailak 8-a arte egongo da zabalik epea, kotxeen badoak ordaintzeko.


UGAO – MIRABALLES

Martxoaren 6ean Emakume ekoizleen XVI. nekazal azoka, herri enparantzan 10:00tatik aurrera.


URNIETA

Santa kruz bolari taldekoek irabazi dute 2016ko Gipuzkoako bola txapelketa.



“CDCI”

Bertan populazio gune nahiz eskualde hauetako ordezkariek parte hartzen ohi dute: Amikuze, Angelu, Atturri, Baigura-Mondarrain, Baiona, Errobi, Hazparne, Hegoa, Hendaia, Irisarri, Miarritze eta Zuberoa.


AMURRIO

Otsailak 7-a arte egongo da irekia epea, udaleko aurrekontuetan bizilagunen ekarpenak egiteko. Informazio gehiagorako: http://inkestak.amurrio.org/index.php/919295?lang=eu