AMOROS SEKRETUKI DENA

Bernart Etxepare (1480?-1545 eta gero)

Andre eder jentil batek bihoza deraut ebatsi
Hartzaz orhit nadinian deusere ezin iretsi
Nik hura nola nahi nuke hark banenza onhetsi
Ezin benturatuz nago beldur dakion gaizi.

Mirail bat nik ahal banu hala luien donoa
Neure gogoa nerakutson sekretuki han barna
Han berian nik nakusen harena ere nigana
Hutsik ezin egin nezan behinere hargana.

Ene gaizki penazeko hain ederrik sortu zen
Gaoaz eta egunaz ere gaizki nizi penazen
Harekila bat banadi bihoza zait harrizen
Neure penen erraitera are eniz ausartzen.

Ene gogoa baliaki maite bide ninduke
Ni errege balin baninz erregina lizate
Hura hala nahi baliz elgarreki ginate
Haren baurrak eta eniak aurride oso lirate.

Balinetan nik banerro hari neure bihoza
Eta gero balin balit respuesta bortiza
Dardoak bano lehen liro erdira ene bihoza
Duda gabe eror nainde han berian hilhoza

Artizarrak bertzetarik abantailla darama
Halaber da anderetan ni penazen nuiena
Hanbat da eder eta jentil hartzaz erho narama
zori honian sortu date haren besoan dazana.

Ene gogoa nola baita zuzen iarri hargana
Harenere iangoikoak dakarrela nigana
Ene pena sar dakion bihozian barrena
Gogo hunez egin dazan desirazen dudana.