ARRAIN ZOPA (8 pertsonentzat)

Osagaiak: 

  • 200 gr “arroz-ganba”
  • 2 itsasapo isats txiki
  • 16 txirla edo muxila
  • Porru handi bat
  • 8 muskuilu
  • 2 azenario
  • Eskukada bat arroz, zopa pixka bat loditzeko
  • Tipula bat
  • Olioa
  • Arrain zuzterrak (“raspa”)
  • Gatza

Egiteko modua: 

Arrain zuzterrak, porrua, azenarioa eta arroza lapiko batean jarri eta  uretan egosi. Egosi ondoren probatu eta gatza nahi haina bota.
Bestalde, ganbak zuritu eta azalak gorde. Ganbak olio pixka batekin jarri eta pixka bat eginak daudenean, aurretik txikitutako tipula gehitu. Tipula sueztiturik dagoenean, itsasapo isatsak gehituko dizkiogu. Itsasapoa erdi-egina dagoenean, muskuiluak eta muxilak gehitu.
Olio gutxi daukan zartagin batean gordetako ganben azalak frijitu, irabiagailutik pasa eta ondoren iragazi, saltsa hau porruak dauden lapikoan nahasteko. Behin nahasketa hau lortuta, irabiatu eta arraina daukagun lapikoan gehitu, pixka batean irakin dezan. On egin!