OILASKOA “PEPITORIA” ERARA

Osagaiak: 

  • Oilasko bat
  • Irina
  • Tipula bat (tipula bana oilasko bakoitzeko)
  • Ardo txuria
  • Kanela adartxo erdia
  • Xehatutako almendra
  • Arrautz egosi bat
  • Olioa
  • Gatza

Egiteko modua:
Oilaskoa zatitu ondoren, gatza bota eta irinetik pasatu ostean, zartagin batean frijitu eta beste lapiko batean gorde. Zartagin bera erabiliz, tipula sueztitu eta oilaskoari gehitu. Ondoren, lapikoan, oilaskoa estaltzeko bezainbeste ur bota, ardo pixka bat, kanela eta egosketa tartearen erdialdera edo, almendra batu. Egosteko denbora, osotara, 35 minutu ingurukoa izango da. Bukaera partean, aurretik egositako arrautza txikitu eta gehitu. Prest dugu oilasko platera!