AZPEITIA

Emakumeen pilota ikastaroa aurten ere Azpeitian Alaitz Badiolak gidatuta. Izen ematea urtarrilaren 29ra arte. Emakumeen txokoan, kiroldegian edo igerilekuan eman daiteke izena. Parte hartzaileek astearte, asteazken eta ostegunen artean aukeratu beharko dute, eta gehienek aukeratutako egunean izango dira bi orduko saioak.