Inauteriak Iruñeako Alde Zaharrean

Sasoi hauetan Inauteriaz gozatzeko unea iritsi da. Azken urte hauetan egin den bezala, Alde Zaharreko Jai Batzordeak prozesu partehartzaile baten ondorioz aurtengo Inauterien gaia aukera du… oraingoa… BELDURGARRIA!

 

Nolakoa da auzoa?? BELDURGARRIA

Nolakoa izanen da parranda?? BELDURGARRIA

 

Otsailaren 5etik 8a arte… Gora Alde Zaharreko Inauteriak!! 

 

Urtero bezala, ostiralean Maria Trapo Nabarreriako iturritik zintzilikatuko dugu fanfarrez lagunduta eta Euskal Herriko inauterietako pertsonaiez inguratuak. Jarautaruntz kalejiran abiatuko gara eta ondoren… pikatzeko txorizoa izanen dugu!! Baina hemen ez da amaitzen ostirala, bi aukera ditugu, kontzertuak Mañueta pilotalekuan (00:00etarako amaituko direnak) ala Festa berezia Zabaldin.

 

Larunbatean beste hamaika ekimen ditugu, egun polita guretzat, eta haurten mozorro BELDURGARRIekin jantziak!!

Hori bai, egun luzea denez, edozer gauza egin baino lehen tripa bete behar dugu, horretarako hamaiketakoa Irrintzi peñan eta txokolate jatea nabarreria antolatu ditugu. 

11:30ean auzoko txikiak puska biltzan auzoaren barna ibiliko dira asteleheneko merendurako gauzak biltzen, aurtengoa oso berezia da, bilduko dituzten elikagaiak auzokideek emanak izanen dira. Aupa auzoko bizilagunak!

15:00etan Katakraken bazkari beldurgarria izanen dugu, ez ahaztu zure mozorroa!! Ondoren eginen dugun karrozen kalejirarako beharko duzu eta, anima zaitez zure karroza propioa egitera!!

Egun osoan zehar festa gozatzeko hamaika aukera, eta guean, nola ez… beste hainbat!! 

 

Igandean gogora ezazu, Neskak mutil itxuran eta mutilak neska itxuran joanen gara. Zertaz mozorratuko zara zu?

Txikiteo baten ondorioz, bazkaria eginen dugu Aizpiltze Elkartean (Jarauta) eta bertan egondak dantzaldia!!

 

Azken eguna geratzen zaigu, astelehena, 17:00etan txikiendako mozorro festa Bullicio peñan egonen da, eta gure jantzia kendu gabe… larunbatean jasotako guztiarekin merendua dugu Mañueta pilotalekuan!! 

19:00etan Maria Trapo gaiztoa iturritik jeitsiko dugu, kalejiran San Ana plazaraino joanen gara eta bertan, egindako makurkeriengatik, erreko dugu! Suak ematen duen beroa aparte ez hozteko… salda beroa banatuko dugu eta su ikuskizun ikaragarri bat eskeiniko dugu. Anima zaitez!!

 

Hementxe duzue Alde Zaharreko Jai Batzordeak Inauteriak iragartzeko egin duen bideoa, ikaragarria!!!!! Gure programa eta kartelak ere atxikitzen dizkizuegu.

 

http://youtu.be/tHO5-WrH9Ag

https://igorzabalza.files.wordpress.com/2013/02/programacarnavales_2016-comprimido.pdf

Carnavales_portadaIMG-20160120-WA0026

IMG-20160121-WA0010 (2)