ELORRIO

Auzo taxi zerbitzua 2 euroren truke martxan, auzoetan bizi diren herritarrentzat, baserritik kalera joateko, kaletik etxera itzultzeko edo eta auzo batetik bestera joateko. Astelehenetik barikura 7:30-20:00 eta zapatuetan 9:00-14:00. Igandeetan eta abuztuko hilabetean ez da zerbitzurik egongo. Erabiltzaile txartela eskatu beharko dute biztanleek Udaletxeko hirigintza sailean (beharrezkoa NAN tamainako argazkia aurkeztea). Ondoren zerbitzua behar den bakoitzean 946820040 telefonora deitu beharko da.