ELGORRIAGA

Udalerriaren demografia historiko hurbila nahiko berezia da. Izan ere, XX. mendean nafar herri tipiek auzokide kopurua murriztu ohi dute, batez ere 1940 eta 1970 bitarteko hamarkadetan. Elgorriagak, berriz, 1900. urteko erroldan 212 biztanle zuen, 1960an 204 lagun eta hondar erroldaren arabera, 2013an, 225 auzokide inguru. Beraz, udalerriak oreka demografiko azpimarragarria duela dirudi.