FONTELLAS

Hondar urteotan udalerriak hazkunde demografiko handia erakusten du. Horrela, 1900. urteko erroldan 349 auzokide zituen, eta 1991koan 543. 2001. urtean, baina, 782 lagun bizi ziren, eta 2013ko erroldaren arabera jada 983 biztanle zuen. Erran nahi baita azken hamarkada hauetan hirigintzaren bide oparoa jorratu eta etxe multzo berriak eraiki egin dituztela.