LÜRZAINDIAK BERE SOS BILTZE KANPAINA JARRAIKITZEN DÜ

Badü urtea Lürzaindiak, Xiberoan, 2 etxalte erosi zütüala, 400 000 eurotan, 3 laborarien plantarazteko ; sos-biltze kanpaineri= esker, 200 000 euro bildü da akzionetan ; haatik, orano beste hainbeste bildü behar da eta hori 2017ko urte ondarreko. Aste ondarrean, Ozazen süstengü bazkari bat egin da eta 60 bat jentek parte hartu düe. Lürzaindiak 3000 akzionedün edo partxuer dütü eta bere lana da lürren harat honatak zaintzea laborarien instalatzen lagüntzeko. Lürzaindiak esperantxa dü HELEP edo Eüskal Herriko Alkargoa bakarrak gei hori serioski bere esküetan hartuko düala haütetsi zonbaitek hitzeman düen bezala.

Iturria: www.xiberokobotza.org