TABAKO EKOIZLE HABOROREN BEHARRA BADA

abakoaren üzteko hilabetea delarik, honen ondoan, leküko tabako egileak ari dira beren mozkinaren defendatzen. 16-37 izenarekin leküko tabakoaren marka sortü zen düala urte zonbait eta horri esker, leküko ekoizleak hobeki pakatürik dira. Eüskal Herrian sei ekoizle dira, haboroxeenak Amikuze esküaldean, Adour Garonne izena düan koperatiban biltzen dira. Audela, Akitaniako ekoizleen tabakoa natürala izatez, kalitate handikoa bezala hartürik da. Laborari etxetan interes ekonomiko hona düala dioie eta galto handia badelakoz tabako egileak txerkatzen dütüe. Tabakoaren üzteko kanpainak beharrezkoa direla dioie, eta bakotxaren libertatea dela erretzea edo ez. Azaroko hilabete osoa, tabakorik gabeko hilabetea da eta Osagarri ministeritzak sensibilizazione kanpaina bat eramaiten dü, Baionako ospitalean hitzordü desbardinak ere badira.

Iturria: www.xiberokobotza.org