AINTZINAKO HISTORIAREN ZIKLOAREN LEHENENGO HITZALDIA

Pasa den larunbatean, azaroaren 26ean, Berbintzanako AUZO ETXEAN Erlantz Urtasun historiagileak Berbintzana Taldeak antolaturiko NAFARROA ANTZIN AROAN: BURDIN AROTIK ERROMATARRAK ARTE zikloaren lehenengo hitzaldia eskaini zuen.

Atzoko hitzaldian, Erlantzek garai horretatik geratzen zaizkigun aztarna gutxiak aurkeztu zizkigun, horien artean erromatarren garaiko hilarri/oroitarriak, latinez idatziak daudenak eta hiltzen ziren familiarren eta zenbait sinesmenen baskoien omenez egiten zirenak, azken hauen adibide bat Berbintzanako ERETAS Burdin Aroko Aztarnategiaren erakusketan ikus dezakegu ERRENSAri zuzendua (orain dela 2000 urteko emakume baskoien sinesmen bat). Aztarna hauek, euskal izenekin, zenbait lekutan aurkitu dira, hauen artean, Goi Nafarroako Pirineoen hegoaldean (12), Gipuzkoan (1-2), Bizkaian (1-2), Araban (12 + Veleia), Errioxan eta Soria iparraldean (12), Cinco Villas de Aragón zonaldean (12) eta beste batzuk gehiago Goi Aragoiean eta Kataluniako Pirineoetan. Ugariagoak dira Pirineoen iparraldean, ehundaka ageri dira, gehienbat Garona inguruko lautadetan, Andorratik Burdeosa bidean. Bakarrik Auch-en (Aintzinan Elinberri) inguruan, Toulousetik gertu, 100 baina gehiago aurkitu dira.

Beste ebidentzia batzuk dira gure arbasoei erreferentzia egiten zieten idatziak, latinez edo grekoz, hauen artean, Julio Cesar edo Estrabonen idatziak, non beste herrien ezberdinak ginela zehazten zuten “hizkuntzan, itxura fisikoan, ohituretan, lege eta erakundeetan”.

Euskal astea”rekin ere argitu zigun, koloreen eta zenbakien zentzua gure euskaran eta zeintzuk ziren, antza denez, ezberdintasun posibleak hiru kontzeptu hauen artean: euskaldun, nafar eta vasco. Sentiarazi zigun ez dela berdina “tener un hijo” edo “parir” kontzeptuak edota gure euskaran adierazten dugun moduan “ume batez erditu”, literalki gazteleraz “dividirse en dos de un niño” esan nahi duena.

Gure hizkuntzak asko jarraitzen digu esaten gure kulturaren inguruan. Gure arbasoendako garrantzitsua dena azaldu dezake, euriari ematen zitzaizkion izen ezberdinak, lurraren hezetasunaren inguruko gradu ezberdintasunak, laborantza motak, etab. Ahozko tradizioan ere ikus daiteke, gure kondaira bakezaleak ez dutela zerikusirik beste herri batzuen kondaira “gerrazaleekin”, hauen artean bikingoak edo barbaro germaniarrak.

Gure arbasoen doinu bat nola izan zitekeen ere entzuteko aukera izan genuen.

4 aste barru, abenduaren 18an igandea, 11:30etan Berbintzanako Auzo Etxean argituko digu nola nafarrak, antzina baskoiak, hiritar erromatar izatera heldu ginen gure kultura eta hizkuntza mantenduz, nola bizi izan ginen mundu erromatarraren barnean mende luzez. Nola erromatar eskubidez, baina gure nortasuna galdu gabe. Arrazoia Erromaren aliatu izan ginela da eta inoiz ez etsai.

Aintzinako baskoien inguruan ezagutzen ditugun aztarnez hitz egingo dugu, ezaugarri erakargarri eta berezietan sakonduz hauen hirien, antolaketaren, eguneroko biziaren… inguruan. Orain dela urte gutxi, orain baino askoz ere gutxiago genekien eta…