ESPEIZEKO ENTREPRESA BAT SARISTATÜRIK

Bürdüinia lantzen düan Ezpeizeko Jamboué entrepresa saristatürik izan da «Crédit Agricole» diharü-etxearenganik. Xiberoko “lehu” bat irabazi dü. Hugues Jamboué-k bere aitaren eta osabaren segida hartü dü. Laborantxako edo indüstriarentako eraikuntza metalikoak egiten jarraikitzen dü. Entrepresak düan arrakastaren ondorioz lanez gaintitürik dira. Biarnoan eta Xiberoan dütüe bereziki bere lankiak.

Iturria: www.xiberokobotza.org