TAVARATAIVAS FILMA MY STUFF (NIRE GAUZAK) – HAUSNARKETA – EKONOMIA ZIZUR BHI IKASLEAK

HAUSNARKETA

Filmaren gaia oso interesgarria iruditzen zait, baita oso aktuala ere. Protagonistak egiten duen esperimentua, oso gogorra eta zaila iruditzen zait, nahiz eta helburuarekin guztiz bat etorri, nik ez nintzateke gai izango halakorik egiteko. Hausnarketa eta pentsatzekoa ematen dizu, pelikulan ikusten dena, gure bizitzetan oso presente dagoelako. Gaur egun gero eta gauza, jabetza gehiago orduan eta zoriontsuago izango zarela uste dute askok. Zer nolako kontsumismoan oinarritutako gizartea dagoen.

Jasone Ibañez Lazcoz. 1. Batx

Filma honek asko ikaratu nau: bizitza erabat antolatuta duen gizon bati zergatik bururatzen zaion bere guza guztiak biltzea eta banan banan berreskuratzea. Oso ideia ona iruditzen zait, hala ere nik ezin izanen nuen halakorik egitea. Pelikula interesgarria suertatu zitzaidan, egin zuen froga ikaragarria delako eta gehiegi kontsumitzen dugula argi uzten du.

Arturo Barriola Artieda. 1. Batx

Nire ustez, pelikua hau bizitzari buruz pentsatzeko da, hau da, ditugun gauza guztiak beharrezkoak diren ala ez. Pelikula honek erakusten digu bizitzeko behar ditugun beharrezko gauzak izan beharko genituela zoriontsu izateko, hau da, ohe bat beharrezkoa da ondo lo egiteko baina ez dugu behar hainbeste arropa ondo eta zoriontsu bizitzeko, lau prakekin eta sei kamisetekin ondo bizi gaitezke. Baina zoriuntsu izateko bakarrik ez ditugu behar gauzak baizik eta maitasuna ere behar dugu.

Nik ez nuen egingo Petrik egindakoa, badakit gauza asko erosten ditudala eta gero ez ditut erabiltzen edo tontakeriak dira. Pertsona askok (nik baita) batzuetan kontsumitu kontsumitzeagatik erosten ditugu gauzak.

Andrea Gallardo Ganuza. 1. Batx

Zerbait galtzen duten persona batzuk, haien tristura estaltzeko edo beraiek hobeto sentiarazteko, gauza asko erosten hasten dira. Nire iritziz, gauza asko erosten badituzu ez zara zoriontsuago izango eta persona horiek zoriontasuna bilatzen ari dira erosketen bitartez.

Nerea Armendariz Arguiñano. 4 DBH

Bi dokumentalen balorazioa egin beharko banu, hau izango litzateke; 1. Munduko kontsumo deskontrolatua ekidinez errefuxiatuen arazoa desagertuko litzateke. Gerra dagoen tokian, kasualitatez petrolio erreserba erraldoiak daude. Gure kontsumo erraldoia geldituz edo kontrolatuz ez genuke horrenbeste petroliorik beharren eta beraz, gainerako herrialdeek ez lukete Siria kontrolatu behar.

Koldo Etxegarai Eizagirre. 4. DBH