IRUÑEAKO ALDE ZAHARRAREN EGUNA

Maiatzaren 27an, heldu den larunbatean, Iruñeako Alde Zaharreko eguna ospatzen da. Maiatzaren azken larunbatak, hiri honetako auzorik zaharrenean zerbait gertatzear dagoela igartzen digu. Data honetan, Alde Zaharrak auzo izaera aldarrikatzeaz gain, bere bizilagunak, kolektiboak, jarduerak, proiektuak eta aldarrikapenak kalera ateratzen ditu besta egun berezi baten baitan.

Pasaden urtean bezala, aurten ere egun soil bat baino gehiagoko zentzua eman nahi diogu auzo bizitzari eta horregatik  ALDE ZAHARREKO ASTEA antolatu dugu, 30 jarduera baino gehiago eskainita.

Aurten AUZOKO ASTE hontan  bi jarduera nagusi azpimarratu nahi ditugu.

Batetik, ostegunean burutuko den Kafe-eztabaida jai ereduari buruz, non izaera ezberdineko hainbat auzokide elkartuko garen gure jaiei beste ikuspuntu bat ematek eta etorkizunari begira idei berriak biltzeko.

Bestetik, ostiralean 20:20etan, III BURGO, III MILIA HERRI LASTERKETA. Alde zaharreko txoko ederrenak ezagutuko ditugu kirolaren biatartez.

Jarduera hauetaz gain, aste osoan zehar tankera guztietako aferak izanen ditugu; kirol jarduerak, euskal dantzak, liburu aurkezpena, bisita gidatuak….

Maiatzaren 27ko larunbata heldu baino lehen giroa berotzeko hitzaurre aparta dugu. Egun honetan, auzoko 23 kale eta plazetan 53 jarduera prestatu ditugu. Alde Zaharra koloreztatuko duten gustu zein adin-tarte guztiendako jarduera ezin hobeak.

Goizean goizeko dianek jarduera musikalari hasiera emanen diote, eta egunean zehar trikitilariak, DJak, fanfarreak, txarangak, kontzertuak, Iruñeko 4 bertso eskolen arteko k .o. plaketa.

Eta bazkal ordurako…PAELLERETE TXAPELKETA!!! Auzoko kuadrila ezberdinen arteko kalderete edo paella lehiaketa goxo-goxoa.

Bisiten arloan, San Lorenzoko elizan kokatua dagoen San Ferminen altxorra, Nafarroako museoa eta San Cernineko dorrea ezagutzeko parada izanen dugu.

Txikiak ere, ez dira atzean geratuko, korporazio txikiaren agurraren, jokoen, argazki rallyaren, eskupilota txapelketaren, eta auzoko erraldoi eta kilikien bidez, bestan hartuko baitute euren lekua.

Jarduera guzti hauetaz gain, artisau azoka, liburu azoka eta auzoko kolektiboez osatutako informazio mahaiak izanen ditugu.

Dakusazuenez, auzokideek ahalegin handiz eta bihotz bihotzez egindako egun aberatsa sortu dute.

Era honetan pertsona guztiak kalera ateratzera gonbidatzen ditugu, paseatzera, gozatzera, parte hartzera, iritzi ematera, dantzatzera, eta geroz eta berriagoa den Alde Zahar honen izpirituaz eta energiaz jabetzera.

Azkenik, zarata neurtzera eta oro har auzoa euren etxea bezala zaintzeko eskaera egiten diogu jende guztiari, askorentzat hala baita.