HAUSNARKETA 3 – EKONOMIA ZIZUR BHI IKASLEAK

Gure bizimoduari buruz pentsarazten dizu esperimentu honek. Arrigarria da guk jakin gabe zenbat zakarkeri pilatzen diren gure etxeetan. Eta zakarkeri hoetatik gauz asko ez ditugu erabili edo erosi eta segituan uzten ditugu iskina batean. Behar ez ditugun gauz gehiegi ditugu, eta gainera erabiltzen ez ditugun objektu hauekin bizi behar garela ikasi dugu. Mundu guztiak bere etxean 3 mugikor izan arren 5 kargatzaile eta 8 entzungailu ditugu, edo modaz pasatutako arropa… eta pentsatsen dugu horrelako gauzak bizitzeko beharrezkoak ditugula. Gainera komunikabideetatik txikitatik gehiegizko kontsumismoa barneratzen digute eguberrietako kanpañetan edo teledendan. Nik uste dut herrialde xumeenetako biztanleengandik ikasi beharko genukeela gure ondasunak ongi kudeatzen eta beharrezkoa bakarrik izaten. Esperimentu honek erakusten digu nola beharrezko gauza gehiegi ditugula gure etxean bertan, eta arazo hau mundu garatutako etxe guztietan gertatzen denez izugarrizko zakarkeri pila ateratzen da, kutsadura ikaragarria sortuz.

Koldo Etxegarai Eizagirre