ANDRE MARI ELKARTEAK ETA SEXU INDARKERIAREN AURKAKO MATAZAK

https://drive.google.com/file/d/0B6PQg62ed-5tMWtNbFhCd3hzbjQ/view?usp=drive_web

 

KAIXO, Andre Mari Elkarteko emakumeok gara eta gure ekimenaren berri eman nahi dizuegu.

2014ko azaroan Uharte-Iruñeko emakumeok bildu ginen, Astigarragako udalaren eta bertako emakumeen ekimena den SEXU INDARKERIAREN AURKAKO MATAZAK ehunduz.

Aurten, urriaren 21ean, zenbait autonomi elkargotako ehunka emakumek 3.500 metro baino gehiago trikotaturik, SEXU INDARKERIAREN AURKAKO MATAZAK Uharte-Iruñerat helduko dira.

Ehunka emakumeok puskak ehundu eta elkartu ditugu, erasoen, bortxaketen eta erailketen aurka gure salaketaren eta borrokaren gisa, ahizpen arteko sareak ehunduz, sexu indarkeriaren sustraietako bat den patriarkatua bertan behera uztekotz asmoz.

30×30 zm neurriko puxkak ehunduz parte hartzekotz gonbidatzen zaituztegu, gure amankomuneko borrokan biltzekotz: EMAKUMEOK JAZARPENIK, ERASORIK ETA ERAILKETARIK GABEKO MUNDUA NAHI DUGU.

Interesik baduzue, andremari.emakumetaldea@gmail.com posta helbidearen edota 667941131 sakelakoaren bidez gurekin harremanetan jar.

Agur