ALFONSO ASCUNCE-REN ERAKUSKETA APAINDU ARETOAN

APAINDU ARTE ARETOA

Kuria karrika 9, Iruñea.

Erakusketa

Alfonso Ascunce

Irailak 21etik urriak 31rat.

Lan berria da: bortz eskultura, txinatar tintaz bi marrazki, bi oleo tipi eta lehenagoko erakusketa bateko afixa baten gainean lau margolan.

Eskulturek ideia sinbiosia irudikatzen dute, non hazkundea, bideraketak, hautaketa ageri baitira. Emaitza egitean, prozesuan da, itxurarekiko deus ikusirik ez duten arlo subjetiboei bidea eskainiz.

Margolan tipietan paisaiak erromantikotasunari muzin egiten ez dioten bertze arloei tartea irekitzen die. Irudi batean ibaitik ateratzen ari den ene zakurra zoriontsua ageri da.

Txinatar tintaz isuririko bi marrazkiak serie zabal bati dagozkio, non berehalakoak zabal bilakatu nahi du, afixa baten gaineko margolanak baieztapen nahiz deuseztapen saiakera diren bitartean, orainak iragana bereganatzekotz.