LEKUKOA

LEKUKOA, Laborarien plataforma : https://eu.lekukoa.com/

Lekuko etxaldei erosteko! «Lekukoa, laborari plataforma» 2020ko martxoaren 27an abiatu zen Covid krisiaren egoerari ihardesteko.

Lekukoak bi erranahi ditu “hemengoa” dena eta eskuz esku pasatzen den “lekukoa”, kontsumitzaile eta laborarien arteko elkartasunaren seinalea bezala, bakoitzak urrats bat egin behar duen urrunago heltzeko. Lekukoa.com webguneari esker, salmenta zuzena egiten duten etxaldekin harremanetan sartzen ahal da lekuko jendea.

Lekukoa janari, ainitza eta kalitatekoa hornitzeko laborarien engaiamendu kolektiboa obratzen du plataformak. Salmenta zuzena egiten duten ehun bat etxaldek baino gehiago biltzen dira plataforman. Ipar Euskal Herriko laborari elkarteek (Biharko Lurraren Elkartea, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Euskal Laborarien Batasuna eta Idoki-Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteak) taldean sortutako plataforma bakarra da Lekukoa Ipar Euskal Herriko hogei bat herrietan banatze guneak proposatu ditu astero, Drive moduan : Kostaldean (Baiona, Miarritze, Angelu, Bidarte, Urruña, Hendaian) eta barnealdeko hiri nagusietan (Uztaritze, Hazparne, Aiziritze, Donibane Garazi,…).

Lekukoa, nola erabili ? Traturik ez du egiten www.lekukoa.com : ez du manaketarik hartzen, ezin da webgunearen bidez pagatu, ez ditu manaketak ber zarean biltzen. 1. Zure etxetik hurbil den banaketa gunea hautatzen duzu, ondoko loturan klikatuz : https://www.lekukoa.com/ou-acheter Hamasei banaketa gune ideki dira ipar Euskal Herrian. 2. Banaketa gunearen orrialdean agertzen da, leku hortarat heldu diren laborari guzien ekoizpen eskaintza. 3. Manaketak etxalde bakoitzari zuzenki egin behar dituzu. Lehen urratsak zaila emaiten du baina egingarria da pazientzia pixka batekin !

Etxaldetan biziak jarraitzen du, laborariak kanpoan edo abereekin segitzen dute lanean. Beraz batzutan ez dute segituan errantzuten, baina lasai eginen dute. Sinpleena, mezu argi bat uzten diezu (ihardesgailuan, SMSez edo mailez). Pagamendua nola eginen den adostu behar da aitzinetik (banku biramendu baten bidez edo xeke bat utziz banaketa egunean), banatze gunean ez denborarik galtzeko. Kontakturik gabeko banaketa. Hitzordua emana da banatze gunean etxe-ekoizpenak biltzeko. Dirua eskuratuta, laborariek ekoizpenak autoko kofrean emaiten dute, jendea bere autotik atera gabe. Oinez edo bizikletaz ere hurbiltzen ahal da banaketa gunerat. Banaketa guneak antolatu dira herriko etxeen baimenarekin, hautetsi eta herriko langileek laguntza ekartzen dute dena ongi pasa dadin banaketa denboran.

Krisialdi hau pasatuta, esperantxa dugu bakoitzak indarrak jarraituko dituela ekoizte eta eroste modu berriak iraunarazteko. Informazio guziak eskuratuko dituzu webgunean.

Argibidea eskuaraz:

https://eu.lekukoa.com/