XAIA OSTATUAREN OHARRA

Ekainaren 2an, asteartearekin, Xaia ostatua zabalduko dugu berriz ere. 100 urte kari antolaturik ditugun ekitaldiak, kontzertuak eta abar, ahal dugun neurrian abian ezarriko ditugu. Pilota txapelketa berehala hasiko da. Eta ostegun eta ostiraletan, arratseko 7etatik 10etara pintxo potea izanen da. Beraz, lagun, hurbil hadi Xaiara, ez haiz damutuko!