IDOKI

IDOKI kalitate agintzan Ipar Euskal Herriko 87 etxe ekoizle dira. Agintza honek etxe ekoizpen baldintzak zehazten ditu.

  • Jendearen heineko etxaldeak : ekoizpen mugatuak, etxalde ttipi eta ertainak.
  • Laborantza herrikoi eta iraunkorra, jendea errespetatzen duena : urtaroarekiko errespetua, kanpoko ekoizpenak, belarrean oinarrituzko hazkuntza, bazka idor eta elikagai sinpleak, OGMik ez, onkailu eta pozoin kimikorik ez alorretan.
  • Kontsumitzailearekin harreman zuzena : zuzeneko salmentak eta zirkuitu laburrak hobetsiak.

Kalitateko hainbat zigilu badira lekuko eta etxe ekoizpenak direla segurtatzeko.

IDOKI etxe ekoizpenetan : behi, ardi eta ahuntz gasna, arroltze, behi/ ardi/  urde/ hegazti haragi, fruitu, barazki, ezti, ogi, fruitu jus, arno, … 
Informazio gehiago : www.producteurs-fermiers-pays-basque.fr

Laborantza biologikoa

Laborantza biologikoa zigiluak pertsona eta ingurumena errespetatzen dituen praktika iraunkorrak bermatzen ditu. Frantziako eta Europako araudiak berdinak dira :

Alorrendako : produktu kimiko sintetikorik ez, OGMik ez, materia organikoaren birziklatzea, laborantza aldizkatzea, izurriteen kontrol biologikoa.

Hazkuntzan : hazkurri biologikoa, elikadura eta kabalen selekzioan oinarritu eritasunekilako prebentzioa, kabalen ongizatea, etxaldearen autonomia elikaduraren aldetik.

Ipar Euskal Herrian ezkoizpen biologiko ainitz atxemanen dituzue : behi, ardi eta ahuntz gasna, arroltze, behi/ ardi/ urde/ hegazti haragi, fruitu, barazki, ezti, ogi, fruitu jus …

Informazio gehiago  www.agencebio.orgwww.ble-civambio.eus

Sormarkak

AOP sormarka batek jatorria bermatzen du, bai eta ere tradizio eta lurralde batekilako lotura. Sormarka bakotxak bere ekoizteko irizpideak ditu.

Ipar Euskal Herriko 4 sormarkak (AOP ) :
– Irulegiko arnoak
– Ezpeletako biperra
– Kintoa, Euskal xerria
– Ossau-Iraty ardi gasna