ITXITIK

Euskal Autonomia Erkidegoko berrogeialdiaren inguruko film laburren ekoizpena

7 begirada, 7 erretratu, konfinamendu bakarra.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Zineuskadirekin lankidetzan 255.000 euro emango ditu konfinamenduaren inguruko 7 film labur ekoizteko

  • Ikus-entzunezko sektoreak bizi duen egoera zailaren aurrean, Autonomia gobernuak ezinbestekotzat jo du jarduera mota horretako proiektuak lankidetza-prozesuen bidez sustatzea, eta kasu honetan, Eusko Jaurlaritzaren, Zineuskadiren, EiTBren, Donostia Zinemaldiaren, Zinebiren eta EZAEren arteko lankidetza baliatu da horretarako.
  • Euskadiko A kategoriako zinemaldiek, Donostia Zinemaldiak eta ZineBik, beren programazioan deialdi honen bidez eskuratutako film laburrak sartzeko konpromisoa hartuko dute. Horrek lan horiek EAEko gizartearentzat eskuragarri egotea bermatuko du.

Atxikita prentsa ohar osoa eta deialdia bera.

prentsa oharra

Eranskina

deialdia