BLANCO EN BLANCO KRESALA ZINEKLUBAN

Urriak 20

Blanco en Blanco (2019) 100 min. Txile. Zuzendaritza: Theo Court. Gidoia: Theo Court, Samuel M. Delgado. Musika: Jonay Armas. Argazkilaritza: José Ángel Alayón. Aktoreak: Alfredo Castro, Lars Rudolph, Lola Rubio, David Pantaleón. Drama.

XX. mendearen atarian, Pedro Tierra del Fuegora iristen da, lurralde arrotz eta bortitz batera. Bertara, Porter izeneko latifundista boteretsu baten ezkontzari argazkiak ateratzeko deitu bait zuten. Neskato bat besterik ez den emaztegaia, bere obsesio bihurtzen da. Bere edertasuna harrapatu nahian, lurraldea menpean duen boterea traizionatzen du. Mr. Porter guzti ahalduna honetaz konturatzen denean Pedroren egoera modu basatian aldatzen da, egoeraren gordintasunaren lekuko bilakatuz.