BERTAKO EKINTZAILE ETA IKERLARIAK

Ostiral honetan, Igartza jauregian 19:00etan bertako ekintzaile eta Ikerlariak izango ditugu: Iker Agirrezabal, Mikel Alvarez, Eñaut Tolosa, Leire Mendizabal eta Erkuden Mendizabal.

Gogoratu ere, Lemniskata Kaierakeko azken liburua bazkideek dohanik jaso dezakezuela bertan eta besteek 5 €ren truke erosi dezakezuela.

Gogoratu ere, Igartzako errotan zabalik dagoela “Goierri mende bat lehenago (posta txarteletako irudietan) / El Goierri hace un siglo (visto a través de la tarjeta postal)” erakusketa; 16 rollup-etan jasotzen dira liburuko argazki eta testuak neurri haundian.

Bisitak merezi du. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara dago zabalik; larunbata eta igandeetan, 11:30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Bisitatan ere aforoa zaindu beharra dago.

Aldaketarik ez badago hau izango da gure zikloko programa:

*Azaroak 27, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian: Bertako ikerlari eta ekintzaileak.

*Erakusketa: Goierri mende bat lehenago (posta txarteletako irudietan)

                         Azaroaren 30 arte Beasaingo Igartzako Errotan.

                         Abenduaren 16tik urtarrilaren 15era Ordiziako Barrena jauregian.

*Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketa: argazkiak bidaltzeko epea zabalik abenduaren 31 arte.

Zure interesekoa izango delakoan eta programaren berri zabaltzen lagunduko diguzulakoan, jaso agurrik beroena

Jose Luis Etxezarreta (618569762)

        https://issuu.com/lemniskata/docs/azaroa_zientziaroa_2020