FAS ZINEKLUBA: “LA BELLE ET LA MEUTE”

2021eko martxoak 12

18:30etan

El Carmen” aretoa, Indautxu plaza, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

La belle et la meute / Aala Kaf Ifrit / Beauty and the Dogs – 2017 – Tunisia-Frantzia – 100 m. – Zuz.:  Kaouther ben Hania – V.O.S.C.

Institut Français eta Emakumeak Babel-ekin elkarlanean saioa – OSTIRALEKO SAIO BEREZIA

Edukiera mugatua (COVID-19). Ahal dela erreserbatu aurretik, info@cineclubfas.com helbide elektronikoaren bitartez

Kaouther ben Hania-k (Sidi Bouzid, Tunisia. (1977), Tunisian eta Frantzian zinea ikasi zuen. 2005ean bere lehen lana egin zuen, Brèche, eta hortik aurrera fikzioa eta dokumentala uztartzen dituzten lanekin jarraitu zuen. Cannesen, 2014an, Le Challat de Tunis bere lehen film luzea aurkeztu zuen jaialdiaren atal paraleloetan. Zainebek elurra gorroto du (2016) izan zen bere hurrengo lana, eta 2017an Cannesera (Un certain regard) itzuli zen La belle et la meute lan honekin. Fikzioa, ordea, dokutik oso hurbil dago, iritzi publikoa (2012an) astindu zuten gertakari errealetan oinarritzen baita Kaoutherrek gordintasunez eta errealismoz aurkezten digun albistearekin.

Meriem ben Mohameden Culpable de haber sido violada (2013) liburuan inspiratuta, zuzendariak thriller eta fabula errealistaren trataera ematen du, pertsonaiarengandik (Mariam) oso hurbil dauden hartualdiekin, bere “infernuetara jaitsiera” berezia irudikatzeko, gizarte arkaiko eta delituzko batean (patriarkatua eta ustelkeria), tunisiarra izan daitekeen bezala.

Zalantzarik gabe, Kaouther tunisiar zinema gorabidearen ordezkari da, estatuko zirkuitu komertzialera ozta-ozta iristen dena, zirkuitu alternatiboak eta FCAT (Afrikako zinema-jaialdia) bezalako jaialdiak izan ezik, zinemari buruzko beste begirada batzuk ikusarazten saiatzen direnak.

Bide batez, 2020. pandemikoan L’Homme qui a vendu sa peau bere azken filma aurkeztu zuen 77. Venezian eta beste jaialdi batzuetan, 3 sari lortuz, Kaouther jarraitu beharreko zuzendaria dela berretsiz.

Trailerra

LA BELLA Y LOS PERROS – TRÁILER OFICIAL – YouTube

Gonb.: Maya Amrane (Emakumeak Babel)