PILOTA JOKOA EGUNGO ESPAZIO PUBLIKOAN ETA HONEN DEBEKUAK

Pilota jokoaz arituko naiz, nahiz eta oraingoan, espazio publikoa eta kirol edo eta jokoen inguruan ere eragina duen baimen eta legediaen inguruan aritu.

2015 urtean “Ley de seguridad ciudadana1 argitaratu zuen Estatuko Gobernuak. Gure lurraldeak, eskuduntza batzuek baldin baditu ere, batzuk jatorri edo eskubide historikoetatik eratorriak, ez daukagu gure burujabetza aldarrikatzen dituzten legeak argitaratzeko ahalmenik. Ahalmena eta nahia ez datoz bide beretik, baina hau ez da hausnarketa honen helburua.

Eskubide historikoen harira, sortu nahi dudan ideien korapiloa zera litzateke; pilota jokoaren jatorriak espazio publikoarekin duen lotura zuzena kontutan izanda, lege berri honek, “eskubide” historikoei jarraiki, errespetuz jokatu beharko lukeela.

Legea egin duen gobernuaren helburua ez da, seguru, ondare kulturala mantentzea. Besterik gabe, herrikideei ezarri nahi zaien kontrola estutzea, horretarako, zigor eta prozedurak gogortzea izan delarik, bidean galduko denaren (edo galdu denaren) ohitura eta tradizioei eragindako kalteak ez du neurririk.

Gure herrian Pilota jokoaren inguruko baimen edo debekuen lehen aztarna idatziak, udal ordenantza desberdinetan aurki ditzakegu. Besteak beste Biasteri Laguardian 1555ean argitaratu zena edo eta Bilboko 1509an Santiago elizaren inguruan pilota jokoan aritzeko debekuarena.

Debeku hauek ez zuten jokoa desagertzera bideratuko. Jokoak debekua izango zuen, baldin eta meza santua ospatzen zen bitartean. Mezari pilota jokoak eragindako iskanbilak sortutako arazoengatik, eta seguru, biztanleriaren zati bat, mezara sartu ordez, pilota plazan geratzen zelako, partida ikusten.

Bilboko erdi aroko debekuan, aipatzen da, pilotak berak sortzen dituen arazoak, zimitorioko teilatuak jasotzen dituen kalteak, piloten bitartez edo gazteen bitartez, pilotak teilatutik jasotzera joaten direnean.

Pilota kalean Valencia XIX

 

Urruñako pilota plaza XIX

XIX mendean baino lehen, XVItik XVIII bitartean, badira beste hainbat ordenantza historiko, udalerri desberdinetako artxibategietan aurkituak, pilota partidak noiz eta nola antolatu behar diren aipatzen dutenak. Baita ere, pilota partidan izan behar diren joko arauak ere, alkatearen sinadurarekin, jokoan sortu zitezkeen liskarrak ekiditeko asmoarekin.

Hala nola, ikusleak kokatzeko taula, “tablado” edo “grada”, nola eta noiz eraiki behar zen aipatzen dutenak, eta noski udal arkitektoak egin beharko ikuskapena, “grada” desmuntagarria, espazio publikoan eraikiko zena eta aldi baterako espazio publikoa eraldatuko zukeen hark, inongo arazorik ez izateko, jendez lepo egongo zen garaian.

Plazaren aldi baterako moldaketa hauek ere, dendari eta merkatariekin, edo eta balkoiak zituzten herritarrekin ere izaten zituzten eragozpen eta arazoak, partidan zehar sortu zitezkeen kalte fisiko edo ekonomikoak medio.

Araudia udalak ezarria zenean, hau ere udal batzordeak aztertu eta epaitu behar luke, jokoak espazio publikoan sortutako kalteak konpontzeko edo eta isuna ezartzeko bidean.

Udalak ere, espazio publikoa erabiltzegatik, ezartzen zituen, tasa edo eta apustuen portzentaia, zerga modura, jokoak sortzen zuen onura ekonomikoaren zati baten jabe izateko asmoarekin. Hau ekiditeko, eta udalerrien inguruan sortzen ziren liskarrak gutxiesteko, ohikoa zen, ermita, baserri edo eta zelai libreetan, pilotasoroak edo soropilak antolatzea, inongo kalterik edo eta zergarik ez ordaintzeko.

XIX mendearen amaieran, kode zibila argitaratuko da. Kode zibilak, ordu arteko araudia, estatuaren legedian ezartzen du. Kode zibilak, gizakien arteko bizikidetzan izan daitezkeen, esparru gehienetan du isla. Jabegoan, harremanetan, kalteetan, kontratuetan, erabilpenetan, salerosketetan, mantenuan eta kaltetu eta kalte sortzaileen arduretan.

Hala nola, kode zibilak, jabego pribatua eta jabego publikoa bereizteaz gain, hauetan batak eta besteak lur eremuetan izan ditzakeen, eskubide eta betebeharrak ezartzen ditu, baita ere, erabilera desberdinek, urteetan zehar izan ditzakeen, erabilera morrontzak ere (“servidumbre”) honek dakartzan betebeharrekin alegia.

Horrela, ohikoak ziren erabilpen publikoak, besteak beste ohiturak, jaiak eta jokoak, espazio publikoa erabiliz jokatzen zirenak, espazioen espezializaziora bideratzen joan ziren. Udalak eta herritarrak, eskaerak egiten hasi ziren, pilota jokorako ohikoak ziren espazio publikoak, atontzeko, egokitzeko edo eta mugatzeko, bertan izan zitezkeen erabilera desberdinetatik bereizteko alegia. Pretilak, errebote hormak, zolua edo eta esker paretak, eraikitzen hasiko dira, bereziki XIX medean zehar.

Hasieran, pilota aztarna gabeko espazio publikoak, gaur egun ondare eraikiaren zati diren, plaza historikoak bihurtzen hasiko ziren.

Botarriak eta errebote paretetatik, eremu zehatz eta identifikagarria izango zen pilota plazak eraikitzeraino. Hauen erabilerak ere araututa zeuden, bai ordutegian eta bai pilotarien lehentasunetan. Hala nola, herri txikietan, herri plaza atondu edo eta eraldatzen zenez, pilota jokoa eta azokak noiz izango ziren antolatu beharra zegoen, batak eta besteak arazorik ez izateko. Herri haundiagoek, pilota plaza berriak herri eremutik at eraikitzen hasi ziren, arazoak kanpoan gutxiago izango zirenaren esperantzarekin.

Espazio publikoaren aldapen hau gutxi balitz, jokoak beste muga estruktural haundi bat jasango du XIX mende amaieran.

Pilota profesionalizatzen doan heinean, enpresek joko eremua itxi eta ikusleak ordaintzera behartuko zituen, jokoa ikusi ahal izateko. Lehen pilotaleku pribatu eta itxiak eraikitzen hasiko dira, hala nola Ategorrietako Jai Alai, Aldamarko Beti jai edo eta Bilboko Abando pilotalekuak, hiri guztietan eraikitzen hasiko dira, pixkanaka, espazio publikoan ohikoa zen pilota jokoaren arazoak eta iskanbilak, kaleetatik ezkutatuz.

XX mendean zehar , pilotalekuak nonahi eraikiko dira. Batzuk, espazio publikoa guztiz eraldatuko zuena, eta hau pribatizatu edo eta kirol ekipamendu bihurtuko zuena. Ez pilota jokoan bakarrik, polikiroldegia, antzokia edo eta gaur egun espezializatutako espazio, itxi eta egokitutako tipologia desberdinen sorrera etorriko da, non espazio publikoa aisialdi lasai eta zibikora bideratuko den bitartean, zoritxarrez, gehiengoa berebilekin baldintzatua gainera. Horrela historikoki, publikoak izan diren espazioak, auto aparkaleku edo eta zuhaitzez edo eserleku eta argiez betetako plaza bihurtzen joango dira denboraren poderioz.

Zibismoa da hirian indarra hartzen duen leloa edo eta legea. Hala nola, kode zibila gutxi balitz, espazio publikoan jorratu behar diren jarduera, ludiko, nahiz zibikoak, baimenduak beharko dute, ordutegi, hedapen edo eta sortuko duen iskanbila, neurtu eta kontrolatzeko asmoarekin. Hau horrela ez bada, eta udal araudiak, kode zibilak eta indarrean dauden “hiritarren segurantza legeak, isunak ezartzen ditu, horrelako iskanbila, liskar, edo eta baimendu gabeko joko edo kirolik jorratzen bada espazio publikoan. Guzti hauek, “ardura zibila” dutenez, ardura zibilaren ondorioz sortu daitezkeen kalte ordainak jasotzeko asegurua ere kontratatu beharra dago baimenak bideratzeko.

Jokoaren eta espazio publikoaren arteko erlazioa, espazio publikoa gero eta hiritartuagoak, gizarte gero eta industrializatuan eta hiritartuetan, urruntzen joango da.

Jokoa espazio publikoan mantendu duten leku gutxienak, landa lurra eta hiri lurraren arteko distantzia txikia den herrietan izan da. Lapurdi, Behe Nafarroa, Nafarroan, edo Gipuzkoa barrenean batik bat. Herri txikiek, ohitura zaharrak mantenduz, jokoak eta ohiturek behar zuten espazioak errespetatu eta mantendu dituztenak, pilota jokoa errespetatu eta mantendu dute espazio publikoak, legeak lege eta araudiak araudi. Dirudienez Industrializazioak hirietan eragin dutenean kalte egin dio, jokoa espazio publikoan mantentzeko ohiturei.

Herri txiki hauetako pilota plazetan, inguruko etxeek joko eremua mugatzen badute, leihoak ireki egiten dituzte, pilota partida dagoenean, leihoetako beirak ez hausteko edo dutenek, egurreko kontraleihoak ixten dituzte, hau ekiditeko. Nahiz eta asegurua ordainduta egon, kalte ordainak medio.

2015 eko “ley de seguridad ciudadana”, hiri haundietara bideratua dagoela dirudi, non bertan, autoak eta oinezkoen arteko erlazioa aurreikusten ez denean, eta ahal bada, manifestaldiren bat do beste ekiditeko helburuarekin.

Jokoa hirietan ez dago legez baimendua. Kode zibilak pilota jokoa aipatzen duen bakarretakoa, apusturi dagokionean izango da. Baimendua dagoela, apustua, bingoan, zaldi karreratan eta pilota jokoan alegia.

XXI mendean sartzu garen garai honetan, espazio publikoa eta kirola, osasungarria dela adierazten hasi gara. Espazio publikoak kutsadura gutxiago eta oinezkoentzako espazio libre gehiago behar duela, barneratzen hasiak gaude, eta bide honetan, udalek, berriro historikoki, oinezkoen espazioak zirenak, autoa bertatik kanporatze edo debekatzen hasi dira. Ekitaldi politikoak espazio publikoa berreskuratu du, kirol popularra, hala nola, korrika edo eta talde kirolak, espazio publikoak ikusgarriagoa izatetik gain, hiriari turismo erakargarritasuna adierazten dio, NY, Berlin edo Donostiako maratoia, Behobia lasterketa, edo ekitaldi sozialak kilometroak, Nafarroa oinez, korrika besteak beste, espazio publikoa behar dute garatzeko.

Gaur egun, pilota leku ireki eta publikoek, mendeetan zehar, espazio publikoa konkistatu zuten horietan, berriro ere, nahiz eta jokoaren defentsaren argudioetatik kanpo izan, aukera izan dute, ondare eraikia den eremu publiko eta pilotaleku historiko horiek berreskuratzeko. Hala nola Otxandio, Biasteri-Laguardia, Elgoibar, Oñati, Trinitate plaza Donostia, Foruen plaza Gasteiz, Sara, Ainhoa, Andoain, Irurita, Oiz, Azkoitia, Pasaia Donibane, Elorrio, Alegria Dulantzi, Zumaia eta abar, herri erdian mantendu eta berritu dituzten pilota plazak, besteak beste erakusgai ikusgarriak ditugu.

Gaur egun, nahiz eta legeak kontrakora bideratu, espazio publikoan jokoan aritzea, berriro ere zilegi beharko luke eta pilota jokoa ondare denetik, errespetua berreskuratu beharko luke, espazio publikoaren eraldatzaile izatetik, espazio publikoaren erabiltzaile izan delako eta espero dezagun izango delako.

Pasaia Donibane 2018 bote luzea

Irurita 2018 guante laxoa