NANOCAM – UNIBERTSOAREN ESKALAK

08/10/2021 | 10:00etan*

* Hasiera ordua

Behin emanaldia hasita badago, ezingo da gure proiekzio gelara sartu.

Nori zuzendua: Publiko guztientzat

Prezioa: 7.00 €

Saio hau gela aldez aurretik erreserbatu duten ikasleentzat. Publiko gisa emanaldira sartzeko aukera dago, planetarioko kupulan gelditzen den eserleku kopuruen arabera. 

SAIOA:  NanoCam – Unibertsoaren eskalak + zeruaren azalpena zuzenean + gaurkotasun astronomikoa

IZAR-ESKOLA

IZAR-ESKOLA ikasteko gogoak pizteko baliabidea da eta adin guztientzat zuzenduta dago. Hezkuntza-eskaintza honetan kasteko prozesua jolasarekin uztartzen da izar, zientzia eta teknologiaren bitartez. Astronomiaren eskutik beste diziplina batzuetara hurbilduko gara, hala nola, historiara, literaturara, arte plastikotara, filosofiara, pil-pilean dauden teknologietara edota beste hizkuntzetara.