KZ50, ZINEKLUB BATEN HISTORIA

Abentura berri batean murgildu gara. Hurrengo urtean, Kresala Zineklubak 50 urte beteko du eta zineklubaren historia edo ibilbideari buruzko dokumental bat egin nahiko genuke. Horretarako zuen laguntza edo kolaborazioa beharko degu. Denon artean egin nahi degun proiektua da hau.

Gaurtik azaro arte, behean aurki dezakezuten estekan aportazio ekonomiko bat egin dezakezute. Goteo-ko webgunetik egin beharko da eta aportazio bakoitza, sari edo opari desberdin bat jasoko du (beti ere emandako kopuruaren arabera). Behekaldean, proiektuaren informazioa utziko dizuegu eta baita ere, aportazioa egiteko zuzeneko esteka. Eskerrik asko!

KZ50 DOKUMENTALA

Kresala zineklubari buruzko dokumentala izango da, 50 urteko historiaren omenez. Zinemari eta berarenganako maitasunari egindako kantu bat. Zineklubean bere 50 urteetan erakutsitako filmen zatiak erabiliz egin nahi dugu. Kresalari lotutako ikusle, kide eta kolaboratzaileek parte hartuko dute bere historian zehar.

Donostiako antzoki nagusian estreinatuko da, 2022ko urriaren 19an, lehen saioaren 50. urteurrenean. Informazio gehiago, hurrengo estekan: https://eu.goteo.org/project/kz50

APORTATU HEMEN

https://kresalazinekluba.us10.list-manage.com/track/click?u=a8e8aa66ef582a7274b1e38aa&id=aaf056de0f&e=cd54fe3cf1