ALVARO MATXINBARRENA, BOLBORATEGIAN

Alvaro Matxinbarrenak ‘Wild is the wind’ erakusketa ekarri du Ziudadelako bolborategira. Irailaren 24tik urriaren 31ra arte, azken urteetan egindako lanen erakusketa izanen da ikusgai. Artista hau Donostiako Altxerri Galerian erakusketa egitetik dator eta bertan ikusi ahal izan ziren pieza asko Iruñean paratuko ditu. Matxinbarrenak, bere lanen bidez, tentsio bisual eta espazial bat sortzen du harremanen eremu emozional batean, estetika hunkipen gisa aldarrikatuz. Indar espazial eta material handiko piezak dira, mugetatik haratago joateko aukera iradokitzen dutenak.

+INFO