LIZARRAKO BERDINTASUN ARLOKO JARDUERAK

Berdintasun Arloaren jarduera berriak urtarrilean, hirian berdintasunerako politika publikoek 25 urte betetzen dituztenean

Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak hainbat jarduera antolatu ditu datozen egunetan urtea hasteko, hirian berdintasunerako politika publikoen 25. urteurrena ospatzeko.

Jabekuntza Eskola astelehenean, urtarrilak 17, itzuliko da, Kultur Etxean hitzaldi bat emanez (19.15), Mónica Ramos Tororekin. Hitzaldiaren gaia da ‘Berdin zahartzen gara? Urteak betetzeko gakoak besteek pentsatzen dutenari garrantzia eman gabe. Adineko emakumeak berdintasunaren eragile”.

Ramos Gizarte Antropologian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Complutenseko irakaslea, eta graduondoko prestakuntza zabala du zenbait arlotan, hala nola gerontologian, gizarte-ikerketan, komunikazioan eta gizarte-trebetasunetan taldean esku hartzeko, eta genero-azterlanetan. Gainera, hainbat ikerketa-taldetakoa eta zientzia-elkartetako kidea da.

BI FILM LABUR

Era berean, ostiralean, urtarrilak 21, Los Llanos Kulturagunean ‘Psikologo hiltzailea’ film laburra proiektatuko da (19.00, sarrera doan, leku-kopurua bete arte). Olaia Santxezek eta María Castejónek zuzendutako ‘Emakumeak begi bistan’ tailerraren azken edizioaren emaitza da film labur hau.

Azkenik, ostiralean, urtarrilak 28, beste film labur bat proiektatuko da, Isabel Sáez Pérezek zuzendua eta ‘Chicas prepago. Una historia en primera persona’ izenburua duena. 19:00etan izanen da, Los Llanos Kulturagunean. Sarrera doakoa da.