FAS ZINEKLUBA: “DOROGIE TOVARISHCHI!”

2022ko otsailak 1

19:45etan

El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

Dorogie tovarishchi! · 2020 · Errusia · 120 min. · Zuz.: Andrei Konchalovskiy · V.O.S.C.

Sovietar Novotxerkasken, 1962an, SESBko gertakizunik ilunenetako bat jazo zen, 1992ra arte ezkutuan egon zena. Hornidura falta zela eta prezioen igoera zela, protesta egin zuten langileek, baina bortizki erreprimitu zituzten; eta, azkenean, 26 lagun hil eta ia ehun lagun zauritu zituzten, bertsio ofizialaren arabera.

Lyudmila alderdi komunistako kide da bere herrian, eta erregimenaren idealak aldeztu, eta disidentzia mota oro mespretxatzen du, baina armadaren portaeraren lekuko izango da. Hiria hondatua geldituko da, eta jende asko desagertuko da; horietako bat Lyudmilaren alaba.

Filmak, gertatutakoa gogorarazteaz gain, protagonistak errealitatea bere egiten dueneko prozesua erakutsiko digu, eta gobernuak nolako eginahalak egin zituen gertatua isilarazteko eta nola erabakiak bulego hitsetan hartzen dituzten.

Drama historikoa, satira politikoa eta Gerra Hotzean girotutako thrillerra.

Trailerra

QUERIDOS CAMARADAS – TRAILER SUBTITULADO EN ESPAÑOL – YouTube

Gonb.: Alfonso Vallejo (zinema irakaslea, Fas bazkidea)

EUROPAKO BATASUNAREN COVID DIGITAL ZIURTAGIRIA (QR)  AURKEZTEA BEHARREZKOA DELA (paperean edo euskarri digitalean). Era berean, maskara nahitaez erabili behar da.

www.cineclubfas.com