ALFREDO SADA ELKARTEA

Alfredo Sada elkarteak aurten hegazti migratzaileei eskaintzen die bere erakusketa kolektiboa, 29 artistaren lanekin, otsailaren 27ra arte ikusgai Kondestablen

Erakusketan bi obra kolektibo ere badaude: hainbat pertsonak egindako pintura bat eta lumen gainean egindako grabatu-lan bat

Hegaztiek mendien, ozeanoen eta basamortuen gainetik hegan egiten dute, ez daude mugen, testen eta txertoen menpe, azken finean, hegaztiek lurra beste modu batean ikusten dute. Horregatik guztiagatik, Alfredo Sada elkarteak horiek aukeratu ditu urteroko erakusketa kolektiboaren ardatz gisa; erakusketa Kondestablearen jauregian bisitatu daiteke, lehen solairuko 1. eta 2. aretoetan, otsailaren 27ra arte. ‘Hegazti migratzaileak, munduan zehar hegan’ da erakusketaren izenburua, eta elkarteko 29 artistaren lan piktorikoak biltzen ditu, bi obra kolektiboz gain.

Jorge Urdánoz Kultura eta Berdintasuneko zuzendariak, Lola Garro Alfredo Sada elkarteko presidenteak eta Mila Boj erakusketaren koordinatzaileak (biak erakusketan lanak dituzten artistak) hedabideendako aurkezpenean parte hartu dute gaur goizean. Obrak proposatutako gaiari buruzko bertsio libreak dira, hainbat estilori egindako keinuak, askotariko kromatismo eta konposizioekin, artista bakoitzaren ikuspuntuaren arabera. Paisaiak, zeruak, natura, mugimendua, kritika, hausnarketa, abstrakzioa… Hegaztien kontzeptuak, hegazti migratzaileenak, iradokitzen duen sorkuntzen eta ikuspegien mosaiko heterogeneoa. Olioa eta akrilikoa taula gainean, olio-pintura mihise gainean, teknika mistoa edo paperaren gaineko arkatza eta graffitia dira lanak islatzeko erabilitako teknikak.

Erakusketak gonbidapen bat egiten du: zeruari begiratzea eta behaketa ariketa bat egitea. Izan ere, hegaztiek ez dute mugarik, bi aldeetako jendea elkartzen dute eta pertsona asko daude haien zain, emozioari eutsiz, gora begira haiekin etorriko den gertakariaren esperoan. Halaber, hegaztiek ekintzen bidez irakasten digute edozein izaki bizidunek aurkako inguru batetik irteteko eskubidea duela hobeago baten bila joateko, zein den ez jakin arren. Kontzeptu horiek, hegan egitea eta arazoak atzean uztearena, elkarrekin partekatu ziren aurtengo erakusketaren gaia erabakitzean, eta landu egin ziren erakusketaren parte diren lanak egiterakoan.

Bi lan kolektibo erakusketan

Aurten, artista bakoitzaren bakarkako lanez gain, bi lan kolektibo aurkeztu dira erakusketan. Alde batetik, hegan doan hegazti saldo baten pintura, “zurrumurru” deritzon hodei aldakorra, pertsona bakoitzak margotutako zatietan banatua; eta, beste aldetik, lumen gainean collagraph grabatu-teknikarekin egindako lan bat elkartearen lantegiko torkuluarekin (prentsarekin) egina.

Alfredo Sada elkartea Catalina de Oscáriz Udaleko Arte Eskolan ematen diren marrazkigintza- eta pintura-ikastaro monografikoak eginak dituzten ikasleek osatzen dute gehien bat. 1992an sortu zen eta, gaur egun, 36 pertsonak osatzen dute; Urederra kaleko lantegian biltzen dira ezagutza artistikoetan sakontzeko, hainbat teknikatako maisuekin lantegiak antolatzeko (pintura, akuarela, grabatua), arteari buruzko hitzaldiak egiteko eta erakusketak prestatzeko.

 

Alfredo Sada elkarteko kide izan eta erakusketan parte hartu duten pertsonak

·      Maite Aranguren

·      Rebeka Arnedo Vital

·      Iosu Arrastia

·      María Antonia Auzmendi

·      Floren Bidaurre

·      Mila Boj

·      Nieves Ciganda

·      Inma Echávarri

·      Mila Escorza García

·      Juan José Escobedo Fernández (Bubu)

·      Javier Eslava

·      Pili Flamarique Iriarte

·      Loli Garro

·      C. G. Negredo

·      Feli Hernández

·      Pili Huarte

·      Rafa Labarga

·      Gloria Lafuente

·      M. Carmen Labiano

·      Blanca López

·      Maggie Mazzucco

·      Álvaro Mateos

·      Mari José Ochoaerrarte

·      Ana Pellicer Aibar

·      Nieves Pellicer Lezáun

·      Mª Asun Ramos

·      Ana S. Holmes

·      Javier Sola

·      Walid Zayat