LIZARRA: “BIDE EZBERDINAK”

Kultur Etxean, apirilaren 6tik aurrera, ‘Bide ezberdinak’ pintura erakusketa kolektiboa izanen da

 

Celia Aransay, Hossein Madani eta Alatz López Lameiro elkartu dira proiektu honetan

 

Frai Diego Kultur Etxeko Yolao aretoan, apirilaren 6tik 24ra, pintura-erakusketa bat eginen da, Estella-Lizarrako hiru artista edo hirian bizi diren hiru artistarekin. Celia Aransay, Hossein Madani eta Alatz López Lameirok bat egin dute ‘Bide ezberdinak’ izeneko proiektu honetan.

“Itxuraz, hainbat bidetatik ibiltzen gara, baina gure lanak eta pinturarekiko grinak batzen gaituzte”, adierazi dute erakusketaren aurkezpentzat. “Gure lanen bidez partekatu nahi dugu gure poza bide ezberdinak koloreztatzen jarraitzeko, eramaten gaituztenak artea bizi-premia modura sentitzera; gure kontraesanak bateratu ahal izateko eta mundu aztoratu eta ahulago betean ito ez gaitezen”, erantsi dute.

Erakusketak Hosseinen marrazki zehatzean, Celiaren pintura fresko eta bizian eta Alatzen espresionismoan geratzeko aukera ematen du. Leku berera garamatzaten bideak osatzen dituzten hiru begirada desberdin: gozarazten digun hori babestearen garrantzia.