ALMUDI: ERAKUSKETA

Almudiko erakusketa ikusgai Kultur Etxean

Almudiko pintura ikasleek, ekainaren 19ra bitarte, Kultur Etxean, horien lanak erakutsiko dituzte, ohiko erakusketa egiten baitute urtero, ikasturtearen amaieran. Helduek erakusketa aretoan egiten dute, eta haurrek, Yolao aretoan.

Ikasgeletan ematen diren teknikak ikus daitezke erakusketan, ikasleen zigilua daramatenak eta 6 urtetik 80ra bitarteko adina daukatenak. Era berean, erakusketa erakusleiho bat da, ez bakarrik geletan egiten den lana ikusteko, baizik eta jende gehiago animatzeko datorren ikasturtetik aurrera Almudin parte hartu nahi izatera.