KRESALA LAGUNA TXARTELA

Beste behin denboraldi osoan zehar ikusleak aukeratutako eserlekuan zinemaz gozatzeko aukera eskeintzen diegu. 2022ko irailetik 2023ko ekainera arte, gure zineklubeko saio guztietaz gozatzeko modu bikaina.

Abantaila horietaz eta beste batzuez gozatu ahal izateko, Kresalaren Laguna txartela eskuratu beharko dute. Gure webgunean, txartel horiei buruzko informazio guztia aurkituko dute, baita horiek lortzeko modua ere. Baina azkar ibili beharko dute. Uztailean bakarrik eskuratu ahal izango dutelako.

Edozein zalantza edo informazio nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar daitezke info@kresalazinekluba.com helbidean edo 722 33 03 48 telefonoan.

2022-2023 DENBORALDIA

ABANTAILAK

  • Eserleku finko bat dute, beraiek aukeratutakoa, denboraldiko astearteetako saio guztietarako

  • Saioren batera ezin badute etorri, lagun/senide bati utz diezaiokete txartela

  • Kresala Zineklubak antolatutako beste saio batzuetan, sarrera ziurtatua dute

  • Denboraldia amaitzean elkartearen egoerari buruzko informazio-bilera batera gonbidatuko zaie

  • Ongietorri opari bat jasoko dute

  • Proiektatzen ditugun filmetako materialaren zozketetan parte hartuko dute

PREZIOA

Eserlekudun txartelak 120€ balio du denboraldiko. Aldi bakarrean ordaindu daiteke edo Irailetik Ekainera birtantean hilabetero 12€ kuota ordainduta,

Prezioa kalkulatzeko hurrengo araua erabili dugu. Denboraldi bakoitzeko 30 saio egiten ditugu gutxi gora behera, eta gaur egungo deskontudun prezioa erabili dugu 4. Gerta daitekeena, urte batean 28 saio izatea eta bestean 32; kasu horietan bonuaren prezioa ez litzateke ez igoko ezta jaitsiko ere.

Ez galdu aukera hau! Hurrengo saioetan ikusiko dugu elkar.