ZIBURU: ZINEMA AIRE LIBREAN, “DANTZA”

Telmo Esnal film egilearena

08/28 – 21:30 – Pilota plazan

Ekaitza lehertzen da, lan egun luzea alorretan iragan ondoan. Atertzen duenean, bizia berriz agertzen da, lehen agor ziren lurren erdian. Fruitu bat zabaltzen da eta ontzen, eritasunari gogor egiten dio eta sagarnoa emanen duen sagar bilakatzen. Ondotik, uztaren ospatzeko tenorea da, eta topa egiteko eta maitatzeko tenorea.

Biziaren zikloari eta bizirauteko borrokari buruzko istorioa da. Naturaren martxak du denbora markatzen. Eta dantza da kontakizun horren errateko hizkuntza. Musikak laguntzen du eguneroko ohikeria. Bizia erritmoz egina da!

Kantu poetikoa tradizioari, lurrari, jendeei, mitoei eta ohidurei eskainia. Ipuin bat da biziaren mirakuluaz.

Eta hasteko, Giulia Grossmann film egilearen Pasaia film laburra, euskal mitologiaren inguruan.

Dohainik

Le Select eta EKErekin partaidetzan