ALEXANCOREN KARTELAK

 

1972ko Iruñeko Topaketen 50 urte – Alexancoren kartelak erakusketa azaroaren 27ra izango da ikusgai Ziudadelako Bolborategian. Jose Luis Alexancok 1972ko Iruñeko Topaketen katalogorako diseinatutako kartelei buruzko erakusketa dokumentala da, hirian egin ziren diziplina anitzeko jardueren berri ematen duena. Luis Garbayo da erakusketaren komisarioa.

1972ko Iruñeko Topaketetan diseinu grafikoa arte-diziplinatzat hartu zen hasieratik. José Luis Alexanco (Madril, 1942-2021) –1965eko Grabatuaren Sari Nazionalaren irabazlea– zuzendari-lanetan aritu zen Luis de Pablo konpositorearekin batera ekitaldiaren antolaketan, zeinetan hainbat diziplinatako nazioarteko 300 artistak baino gehiagok parte hartu baitzuten. Horrez gain, diseinatzaile gisa, topaketen jardueren kartelak egin zituen, gero katalogo orokorrean orri-tolestu gisa txertatu zirenak; gaur egun, liburu horren aleak liburu-artearen benetako harribitxien pare estimatzen dira.

Ziudadelako Bolborategiko aretoan ikusgai egonen da 41 kartelak biltzen dituen erakusketa, zeinak jatorrizko tamainaren halako bi handiturik (44 x 100 cm) inprimatu baitira jendaurrean paratzeko.

Aretoa ordu hauetan egonen da zabalik: asteartetik ostiralera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era, eta astelehenetan ez da zabalik egonen.