EMOZIOEN ETA KOGNIZIOEN TANDEMA

 

ANACek, “Asociación Navarra para las Altas Capacidades”-ek, euskarazko hitzaldi bat antolatu du: “EMOZIOEN ETA KOGNIZIOEN TANDEMA”, urriaren 22an, 11.00etatik  13.00etara, Sanduzelaiko Civivoxan, Iruñan. Sarrera doako izango da.

Gurasoei eta hezkuntzako profesionalei zuzendutako hitzaldi honetan, gaitasun handiko haurrekin behar bezala esku-hartzeko esparru kognitiboaz gaian esparru emozionalak duen garrantziaz hitz egingo da.

Hizlaria Amaia Agiriano psikologoa eta gaitasun handietako irakasle espezializatua izango da.

Ordutegi eta toki berean euskarazko tailerrak eta gynkana zientifikoa ere antolatu da haurrentzat. Hauetako jarduera bakoitzeko matrikularen kostua 6 € da.

Jarduerek Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza dute.

Hitzaldi eta tailer hauei buruzko informazio gehiago ANACen web-orrian kontsulta daiteke (www.anac-navarra.com).