IRUÑEKO OLERKI SARIA: GOTZON PLAZA, “INSOMNIOA”

 

Lehiaketaren edizio honetan 15 lan euskaraz aurkeztu dira.

Gotzon Plaza Jaioren ‘Insomnioa’ lanak “idazleak teknika bikain menperatzen duela, eta horrek olerki-bildumari dotorezia maila nabarmena ematen diola” erakusten du. Egileak “zentzu osoa ematen dio hautatutako gaiari, eta, aldi berean, hainbat gogoeta planteatzen ditu”. “Egituragatik zein estiloagatik, dinamismoa lortzen du olerki-bilduma osatzen duten bertsoen irakurketan”.

Gotzon Plaza bilbotarra Informatikan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta 2015etik hogeita hamar bat literatur lehiaketa eta sariketetan parte hartu du, zeinetan bi bigarren postu lortu baititu –Mungiako Lauaxeta Poesia Sarian 2016an eta 2017an– eta bitan finalista izan baita, Kimetz Ordiziako Kontaketa Lehiaketan eta Aztarnak Ipuin Laburren Lehiaketan (Donostia), biak 2021ean. Halaber bi lan argitaratu ditu, ‘Mintzairak’ 2016an eta ‘Orfeoren jaitsiera’ 2017an.