MAKINA GELDITZEN ARI DA

 

 

EM Forster

Imajinatu, ahal baduzu, gela txiki bat, hexagono-formakoa, erleen gelaxken modukoa. Ez dago leihotik edo lanparatik datorren argirik, baina argidura leun batek betetzen du. Ez dago irekidurarik hura egurasteko, baina airea freskoa da. Ez dago musika instrumenturik eta, hala ere, nire gogoeta hasi denean, gela honek taupa-taupa egiten du soinu melodiatsuekin. Besaulki bat dago erdian, ondoan irakurketa-mahai bat; horiek dira altzari guztiak. Eta besaulkian haragi- multzo bat dago eserita, andre bat, metro eta erdikoa, onddoa bezain aurpegi zurikoa. Gelatxoa berea da…

Itzultzailea: Jasone Larrinaga

 

https://www.booktegi.eus/liburuak/makina-gelditzen-ari-da/?utm_source=mailpoet&utm_medium=email&utm_campaign=euskal+literatura+euskaraz+booktegi